Martxoarekin batera iritsi da udalekuetan izena emateko epea! Ttakun KEtik herriko txikiei zein gazteei aisialdi eskaintza zabaldu nahi diegu, euskaraz!   Eskaintza erakargarria osatu dugu uda honetarako. Lau txanda izango dira aurten ere, lau abentura! LH3-LH4koak Atxondora (Bizkaia). Uztailak 13-20. LH5-LH6koak, Azkarate (Nafarroa). Uztailak 2-11. DBH1-DBH2 Kanpaldi ibiltaria Sakanatik (Nafarroa). Uztailak 15-25. DBH3-DBH4 Kanpaldi ibiltaria Baztan-Bera. Uztailak 2-12. Izen ematea MARTXOAREN 10ean (14:00etan) irekiko da.