Martxoarekin batera iritsi da udalekuetan izena emateko epea! Ttakun KEtik herriko txikiei zein gazteei aisialdi eskaintza zabaldu nahi diegu, euskaraz!   Eskaintza erakargarria osatu dugu uda honetarako. Lau txanda izango dira aurten ere, lau abentura! LH3-LH4koak Atxondora (Bizkaia). Uztailak 14-21. LH5-LH6koak, Azkarate (Nafarroa). Uztailak 4-13. DBH1-DBH2 Kanpaldi ibiltaria Sakanatik (Nafarroa). Uztailak 15-25. DBH3-DBH4 Kanpaldi ibiltaria Iruña-Lizarra. Uztailak 3-13. Izen ematea MARTXOAREN 21ean (14:00etan) irekiko da.
Gaztetxoak abenturaz abentura dabiltza udalekuetan

Txintxarri Aldizkaria uzt 09 Euskara

LH5 eta 6 mailetako gaztetxoak Azkaraten (Nafarroa) ari dira egun eder batzuk igarotzen. DBH 3 eta 4 mailako nerabeak, berriz, Iruñetik abiatu ziren eta Tafallarra bidean doaz; artikulu hau sortzerako unean Garesen daude. Batzuk zein besteak hilaren 13an itzuliko dira Lasarte-Oriara. Begirale eta arduradunek argazki eder batzuk bidali dituzte TXINTXARRI-ren erredakziora; galeria honetan ikus ditzakezue