Sorpresa esamolde batekin (Hara...! irakur daiteke portadan) 1993ko urriaren 1ean hasi zen proiektua erabat errotuta dago Lasarte-Orian; horren erakusgarri, 30 urte beteko dituela igande honetan. TXINTXARRI aldizkariaren zintzarri hotsak entzuten dituzte bizilagunek, banatzaileek ostiralero hamasei orriko (eta zenbaitetan, 32koak) berripaperak etxez etxe eta dendaz denda banatzen dituztenean. Soinu izatez analogiko hori ere digitalizatuta dago www.txintxarri.eus atari digitalaren bidez; aurreko kurtsoan, gainera, inoizko datu onenak erregistratu ditu. Esan dezakegu, beraz, baliabideak soberan ez baditu ere, herri komunikabide horrek nahikoa indar baduela 30 kandelak ufada batez itzaltzeko. TXINTXARRI-ren egitasmoa ez dago ulertzerik herri hau eta bertan bizi direnen herritarrik gabe, eta, horregatik, denok batera ospatzeko deia egin du lantaldeak.
Marrazki ederrak egin dituzte herriko haurrek

Txintxarri Aldizkaria 2023 urr 03 Euskara