Trantsizio energetikoaren gaia jorratuko dute Borobilean Elkarteak antolatutako hurrengo solasaldian. Stop Fosilak eragileko kide Gorka Laurnaga gonbidatuko dute. Gogorarazi dute saio irekia izango dela eta euskaraz egingo dutela; gaztelerara itzulpena behar dutenek unean bertan jasoko dute zerbitzua. Antonio Mercero aretoa, 19:00etan.
Zurmailu elkarteko kideek azken hilabeteetan egurra landuta egin dituzten lanak erakutsiko dituzte. Sarrera doakoa da. Antonio Mercero aretoa, hilaren 16ra arte.