Trantsizio energetikoaren gaia jorratuko dute Borobilean Elkarteak antolatutako hurrengo solasaldian. Stop Fosilak eragileko kide Gorka Laurnaga gonbidatuko dute. Gogorarazi dute saio irekia izango dela eta euskaraz egingo dutela; gaztelerara itzulpena behar dutenek unean bertan jasoko dute zerbitzua. Antonio Mercero aretoa, 19:00etan.