2026/09/30 19:00 - 20:30

Bestelakoak

Elkarrizketa eta aitortza ekitaldia

Elkarrizketa eta aitortza ekitaldia
Zabaletako auzo elkartea (Basotxo plaza), Lasarte-Oria

Lau hamarkadaren ostean, joan den Uztailaren 7an hartu zuen erretiroa Arritxu Iribar kirol kazetariak (Zumaia, 1963). Euskal Herri luze-zabalean etxekoa da haren ahotsa.

Euskarari egindako ekarpenagatik, harrobiari emandako tratuarengatik, kirol kazetaritzan emakumeen presentzian bide bat irekitzeagatik, elkartasunari ateak zabaltzeagatik... Kirolariek, antolatzaileek, kirol erakundeek, zaleek, entzuleek... esparru askotako jendearen esker ona jaso du.

 "Gainezka nago, zurrunbilo batean sartuta oraindik"

Baina tarte bat hartuko du Zabaleta Auzolan Elkartearen gonbiteari erantzunez Lasarte-Oriara etorri eta urte luzeetan lankide izan duen Joxemari Apaolaza euskal kirol kazetariaren galderei erantzuteko. Ekitaldian Bizipoza Elkarteko lagunek, tartean kirolari ezagunek, aitortza eskainiko diote eta bukaeran mokadutxoa eta tertulia ez dira faltako. Saioa auzotar eta herritarrentzat irekia izango da.