Lasarte-Oriako GKSk jardunaldi antifaxistak antolatu ditu. 17:00etan, Gaztelekuan, hitzaldia gonbidatuekin: Faxismoak hamaika aurpegi. 18:30ean, Tximistarreta parkean, grafitiak egiten ikasteko tailerra. 20:00etan, Siglo 20 tabernan, kontzertuak: MKL, Astroboy, Noctis eta Begi Gorri Selector.
Helduei zuzendutako emanaldia. Aktoreetako bat Intza Alkain herritarra da. Sarrerek 6 euro balio dute.