Parte hartuko duten bost konpartsetako (Jalgune, Biyak Bat, Intzak Parranda, Sasoeta Sasoian eta La Tribu) kideak elkartuko dira.
Herria girotuko dute.
Aurtengo mozorro koloretsuak aurkeztuko dituzte konpartsetako lagunek, dantza egin bitartean.
Bazkalostea girotuko dute Ttakun Kultur Elkartearen aisialdi programetan parte hartzen ari diren gaztetxoek, Superbingoarekin.
Herrian barrena desfilatuko dute konpartsek. Haiekin batera abiatuko da furgoneta ibiltari bat, musika zuzenean emango duen DJ batekin.
Banakako nahiz taldekako kategorietako sariak banatuko dituzte. Orotara, 340, euro, Aterpea elkarteko bazkide diren establezimenduetan erabiltzeko.
Herriko kaleak girotuko ditu Oaintxe in deu! txarangak.