Ostirala, azaroak 29



18:00
20:00

Bertso Astea: I. Imanol Lizardi Sariketa

Mirentxu, Lasarte-Oria | Bertsolaritza

Bertso Asteko ekimen nagusia izango da eta helburu hauek izango ditu: Imanol Lizardi zenaren oroitza bizirik mantentzea, bertsozaletasuna sustatzea udalerrian nahiz eskualdean, bertsolari gazteei plaza batean aritzeko aukera ematea, herriko gazteei euskaraz gozatzeko aukera ematea eta bertso eskoletako parte hartzea bultzatzea.  Mirentxun ariko dira Hego Euskal Herriko lau lurraldeetatik etorritako sei bertsolari gazte, 18:00etatik aurrera: Maddi Lasa eta Aratz Arzelus gipuzkoarrak, Iraide Onaindia eta Hegoi Amabizka arabarrak, Kelmene Abaitua bizkaitarra eta Kattalin Lizarraga nafarra. "Azpimarratu nahi dut balore ugari kontuan izan ditugula parte hartzaileen zerrenda osatzerakoan, esate baterako, generoa eta lurraldetasuna", adierazi du Illarramendik.  Sariketak bi fase izango ditu. Lehenengoan seirek parte hartuko dute eta ariketa desberdin batzuk egin beharko dituzte. Bi onenak buruz burukora sailkatuko dira eta aurrez aurre ariko dira koplaka, 400 euroko saria eta zapia nork irabaziko. Finalistak 200 euroko ordainsaria izango du eta partaide guztiek oroigarri bana jasoko dute. Gai jartzaile lanak Aizpea Garmendiak egingo ditu.

Bertso Astea: I. Imanol Lizardi Sariketa Mirentxu

Bertso Asteko ekimen nagusia izango da eta helburu hauek izango ditu: Imanol Lizardi zenaren oroitza bizirik mantentzea, bertsozaletasuna sustatzea udalerrian nahiz eskualdean, bertsolari gazteei plaza batean aritzeko aukera ematea, herriko gazteei euskaraz gozatzeko aukera ematea eta bertso eskoletako parte hartzea bultzatzea. 

Mirentxun ariko dira Hego Euskal Herriko lau lurraldeetatik etorritako sei bertsolari gazte, 18:00etatik aurrera: Maddi Lasa eta Aratz Arzelus gipuzkoarrak, Iraide Onaindia eta Hegoi Amabizka arabarrak, Kelmene Abaitua bizkaitarra eta Kattalin Lizarraga nafarra. "Azpimarratu nahi dut balore ugari kontuan izan ditugula parte hartzaileen zerrenda osatzerakoan, esate baterako, generoa eta lurraldetasuna", adierazi du Illarramendik. 

Sariketak bi fase izango ditu. Lehenengoan seirek parte hartuko dute eta ariketa desberdin batzuk egin beharko dituzte. Bi onenak buruz burukora sailkatuko dira eta aurrez aurre ariko dira koplaka, 400 euroko saria eta zapia nork irabaziko. Finalistak 200 euroko ordainsaria izango du eta partaide guztiek oroigarri bana jasoko dute. Gai jartzaile lanak Aizpea Garmendiak egingo ditu.


20:00
21:00

Azken Ostirala

Elizatzetik Okendo plazara, Lasarte-Oria | Mobilizazioa

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko manifestazioa egingo du Sare Herritarrak.

Azken Ostirala Elizatzetik Okendo plazara

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko manifestazioa egingo du Sare Herritarrak.


20:00
21:30

Helduentzako filma: 'Soy Nevenka'

Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria | Zinema

Okendo Zinema Taldearen eskutik. Sarrerek 6 euro balio dute. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruko ekimena da.

Helduentzako filma: 'Soy Nevenka' Manuel Lekuona Kultur Etxea

Okendo Zinema Taldearen eskutik. Sarrerek 6 euro balio dute. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruko ekimena da.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»