iyak Bat zaharren egoitzako kideek Adinekoen Omenaldi Astea aurrera eramango dute, udalarekin elkarlanean. Hau da egun honetarako iragarri dituzten jarduerak: 10:00ean, kalejira Biyak Bat egoitzatik Brigitarren komentura. 11:00etan, meza Brigitarren komentuan. 12:00etan, opariak banatuko dizkiete urrezko ezteiak betetzen dituzten egoitzako bazkideei. 14:30ean, urrezko ezteiak betetzen dituzten bazkideen bazkaria, Herriko Etxea jatetxean. 16:00etan, dantzaldia DJ Nikoren eskutik, Biyak Bat egoitzan.
Jalgi kafe antzokian jarri ditu ikusgai Maria Jesus Etxeberriak Gipuzkoako zenbait herritan ateratako argazkiak; paisaiak ikus daitezke irudietan. Esposizioa ikustera bertaratu nahi dutenek urriaren 15era arteko epea dute.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |