deek Adinekoen Omenaldi Astea aurrera eramango dute, udalarekin elkarlanean. Hau da egun honetarako iragarri dituzten jarduerak: 11:00etan, Ondo ibili Okendo plazatik abiatuta. 12:00etan, hamaiketakoa Ondo ibilin parte hartu dutenentzat Mercero aretoan. 17:00etan, bideo foruma Biyak Bat egoitzan.
Jalgi kafe antzokian jarri ditu ikusgai Maria Jesus Etxeberriak Gipuzkoako zenbait herritan ateratako argazkiak; paisaiak ikus daitezke irudietan. Esposizioa ikustera bertaratu nahi dutenek urriaren 15era arteko epea dute.