Bizikleten bigarren eskuko azoka burutuko da Okendo plazan. Egoera onean dauden bigarren eskuko bizikletak eta patineteak onartuko dituzte. Berea saldu nahi duenak, adin nagusikoa izan behar du eta aldez aurretik izena eman, www.merkabi.eus/lasarte-oria webguneko formularioa betez edo 943.67 02 49 telefonora deituz. Inskripzioa egitearekin batera, bizikleta eramateko hitzordua aukeratu beharko du. Ohartarazi dute bizikleta erosleek eskudirutan ordaindu beharko dutela.
Jolasak antolatu dituzte, Okendo plazan eta inguruan. Bizikleta zirkuituak, zinta jolasa, trebetasun probak eta beste hainbatetan aritzeko aukera eskainiko dute. Horrekin batera, aisialdiko jolasak eta ludoteka ere egongo dira. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko, antolatzaileek jakinarazi dute egun horretan Kale Nagusia itxita egongo dela 1 eta 30 zenbakien artean, 16:30etik 20:00etara.
Gurpil kameren gaineko berrerabileraren tailerra burutuko dute, eta, aldi berean, lasterketak egingo dituzte scalextric zirkuitu batean. Azken horrek, parte hartuko duten pertsonen pedalen eragitearekin sortutako energia berriztagarriarekin funtzionatuko duela jakinarazi dute antolatzaileek.
Bizikleta martxa aurrera eramango dute Okendo plazatik abiatuta. Kaskoa erabiltzea nahitaezkoa izango da.
Ostadar SKTren laguntzarekin, ipar martxa saio bat aurrera eramango dute Okendo plazatik abiatuta. Herritar guztiei zuzenduta dago.
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzera aterako dira kalera.
Jalgi kafe antzokian jarri ditu ikusgai Maria Jesus Etxeberriak Gipuzkoako zenbait herritan ateratako argazkiak; paisaiak ikus daitezke irudietan. Esposizioa ikustera bertaratu nahi dutenek urriaren 15era arteko epea dute.