2024/09/27 16:30

Deialdia

XVIII. Mugikortasun Astea: bigarren eskuko bizikleten azoka

XVIII. Mugikortasun Astea: bigarren eskuko bizikleten azoka
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Bizikleten bigarren eskuko azoka burutuko da Okendo plazan. Egoera onean dauden bigarren eskuko bizikletak eta patineteak onartuko dituzte. Berea saldu nahi duenak, adin nagusikoa izan behar du eta aldez aurretik izena eman, www.merkabi.eus/lasarte-oria webguneko formularioa betez edo 943.67 02 49 telefonora deituz. Inskripzioa egitearekin batera, bizikleta eramateko hitzordua aukeratu beharko du. Ohartarazi dute bizikleta erosleek eskudirutan ordaindu beharko dutela.