Honako partaide hauek gonbidatuko ditu Borobilean elkarteak: Usurbilgo alkate Agurtzane Solabarrieta, zaintza sistema publiko komunitarioaz jarduteko. Maitelan elkartea, zaintza sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko emakume taldea. Sistema publikoko langile bat. Zorroaga fundazioko langile bat. Asunak Lasarte-Oriako Neska* Gazteen Talde Feminista. Izan Iñurri elkartea.
Pertsona transexualen hainbat lekukotza bildu eta esposizio bat ondu dute. Ikusteko azken eguna abenduaren 1a izango da, ostirala. Hauxe da ordutegia: goizetan, 09:30etik 13:00etara, eta, arratsaldeetan, 16:00etatik 20:30era.
Egurrez landutako lanak erakutsiko dituzte Zurmailu elkarteko ikasleek. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara irekiko dute aretoa, eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.