Haurrentzat nahiz helduentzat.
LOZET elkartearen eskutik.
Paella jango dute. Txartelak, Bagri liburu dendan salgai.
Taula Xake Klubaren eskutik.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak herriz herri ospatzen ari dira 35 urte bete dituztela. Emanaldirako sarrerek 4 euro balio dute.
Sasoeta Sasoian auzo elkartearen tabernan.
Andatza, Oriamendi, Aralar, Uzturre, San Marcial, Adarra eta Jaizkibel plazak zeharkatuko ditu.
Sasoetako jaietako ekitaldi hunkigarrienetako bat bihar gauean izango da, hilak 7, Andatza plazan, 22:30ean. Herriko zenbait musikari elkartuko dira 40 de fiebre musika taldeko gitarra jotzailea zen Juan Mari Cerezo omentzeko; 2003an hil zen, auto istripu batean. Boskote honek emango du kontzertua: Jon Urreta del Campo (Despervicioko abeslari ohia), Eneko Butt Head (Despervicioko baxu jotzaile ohia), Javi Mora (The Noise Makers taldeko gitarra eta ahotsa), Aimar Altuna (The Noise Makers taldeko bateria jotzailea) eta Rafa Lopez (40 de Fiebre taldeko baxu jotzaile ohia eta talde horren sortzaileetako bat).
80. hamarkadako punk eta rock abesti ezagun batzuk bertsionatuko dituzte.