Erketz dantza taldeak jakinarazi du ekainaren 23ko San Joan bezperako sokadantza prestatzeko entseguak egingo dituela, Garaikoetxea-Landaberri ikastetxean. Asteartero egingo ditu saioak, 19:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duen edonor joan daiteke saioetara.
Udal Musika Eskolako ikasleek ikasturtean zehar landutako piezen emanaldiak egingo dituzte. Bigarrena izango da hau.
Hilaren 28 arratsaldeko Sorgin Dantza prestatzen hasteko deia egin du Ttakun Kultur Elkarteak. Eguraldi txarra eginez gero, Sasoetako gimnasioan bilduko dira.
Diego Matxinbarrena artistaren lanak erakutsiko dituzte Siglo 20 tabernan, ekainaren 20ra arte. Inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Pintxo batzuk prestatuko dituzte irekiera ospatzeko.