EGITARAUA 11:15ean, Zirkuitu ibilbidean elkartuko dira motorzaleak, hamaiketakoa egiteko. 12:00etan, Lasarteko Zirkuitua zenaren ibilbidea egingo dute, 17 kilometrokoa. 12:30ean, aperitiboa egingo dute Arkupe tabernan, bermuta hartuta. 14:30ean, Arkupen bazkaldu eta aurtengo festa bukatuko dute.
Lasarte-Oria: istorio zumez egina dokumentala estreinatuko dute Ihitten elkarteko kideek. Proiekzioaren aurretik lana aurkeztuko dute. Sarrera doakoa da eta ikus-entzuleek ez dute gonbidapenik eskatu beharko.
Diego Matxinbarrena artistaren lanak erakutsiko dituzte Siglo 20 tabernan, ekainaren 20ra arte. Inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Pintxo batzuk prestatuko dituzte irekiera ospatzeko.