EGITARAUA 10:00etatik 12:30era, motorren erakusketa Okendo plazan. 11:00etan, txalapartarien harrera Tiburtzio Artizar tabernan. Pintxoak banatuko dituzte. 12:00etan, 75 kilometro inguruko ibilbidea, Okendotik abiatuta. Antolatzaileek ohartarazi dute depositoak beteta eraman beharko dituztela gidariek, bidean geldialdirik egingo ez dutelako. 15:00etan, bazkaria, Hernaniko Jauregi jatetxean. Opariak eta sariak zozkatuko dituzte ondoren. 18:30ean, motorren erakusketa Andapa kalean. 21:30ean, afaria, Buenetxea tabernan. 22:00etan, festa, Buenetxean: Los Retumbes eta Sinciders taldeek joko dute aurrena, eta Rudy Garcia eta Crackzorla artistek abestiak jarriko dituzte gero.
Erketz EDTko taldeek kurtso bukaerako emanaldiak egingo dituzte.
Diego Matxinbarrena artistaren lanak erakutsiko dituzte Siglo 20 tabernan, ekainaren 20ra arte. Inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Pintxo batzuk prestatuko dituzte irekiera ospatzeko.