EGITARAUA 19:00etan, rallyko partaideei harrera egingo diete Donostia etorbidean. 21:00etan, afaria, Sancho tabernan. 22:30ean, gau ibilbidea herrian barrena. 23:00etan, festa, Buenetxea tabernan. DJ Zamo DKV SC eta DJ Zorromono Becario arduratuko dira gaua girotzeaz.
Brancussi margolaritza akademiako ikasleek ikasturte honetan egindako lanak erakutsiko dituzte. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik esposizioa.
Diego Matxinbarrena artistaren lanak erakutsiko dituzte Siglo 20 tabernan, ekainaren 20ra arte. Inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Pintxo batzuk prestatuko dituzte irekiera ospatzeko.