Oriarte BHI institutuko ikasle talde batek Zinema (H)abian egitasmoan parte hartu du aurten, eta landutako ikus-entzunezkoa aurkeztuko du.
Hilaren 28 arratsaldeko Sorgin Dantza prestatzen hasteko deia egin du Ttakun Kultur Elkarteak. Eguraldi txarra eginez gero, Sasoetako gimnasioan bilduko dira.
Brancussi margolaritza akademiako ikasleek ikasturte honetan egindako lanak erakutsiko dituzte. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik esposizioa.
Diego Matxinbarrena artistaren lanak erakutsiko dituzte Siglo 20 tabernan, ekainaren 20ra arte. Inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Pintxo batzuk prestatuko dituzte irekiera ospatzeko.