Semblante Andaluz elkarteak Rocioko ama birjinaren omenezko jaia aurrera eramango du. Hauxe da egitaraua: 11:30ean, Meza rocieroa, Arantzazuko Ama parrokian. Semblante Andaluz koruak kantatuko du.12:00etan, tabernaren irekiera.12:30ean, Amabirjinaren erromeria, Arantzatzuko Ama parrokiatik, Atsobakarrera. 13:30ean, Semblante Andaluzeko Al alba eta Azahar dantza taldeen emanaldia. 14:00etan, Ohorezko ardoan, udal ordezkari eta gonbidatuekin. 14:30ean, Herri bazkaria.16:00etan, Errenteriako Aljarafe eta Concha Rociera eta Irungo Embrujo Andaluz taldeen emanaldia. 17:00etan, Semblante Andaluzeko Duende taldearen emanaldia. 17:20ean, dantza herrikoia. 20:00etan, Semblante Rociero koruaren eta Duende taldearen emanaldia. Horren ostean, Amabirjina agurtuko dute, Salve Rocieroa abestuz. 21:30ean, erromeriaren amaiera.
Diego Matxinbarrena artistaren lanak erakutsiko dituzte Siglo 20 tabernan, ekainaren 20ra arte. Inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Pintxo batzuk prestatuko dituzte irekiera ospatzeko.
Brancussi margolaritza akademiako ikasleek ikasturte honetan egindako lanak erakutsiko dituzte. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik esposizioa.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |