Lasartearra elkarteak 50 urte betetzen dituela-eta, lagunarteko neurketa bat jokatuko dute herriak gaur egun dituen bi taldeek, Texas Lasartearrak eta Ostadarrek. Ondoren, hirugarren denbora egingo dute.
Lasartearra elkarteak 50 urte betetzen dituela-eta, herriko futbol jokalari eta entrenatzaile profesionalen arteko solasaldi bat egingo dute. Mikel Etxarrik moderatuko du eta parte hartzaileak hauek izango dira: Gorka Brit, Mikel Martija, Carmelo Amas, Javi Olaizola, Jon Aginaga, Jose Alkorta eta Iñaki Alonso.
Euskal Dantza eta Sorkuntza emanaldiak. Lehen modalitatean HH5, LH1 eta LH1-2 taldeak ariko dira; bigarrenean, LH3-5-6, DBH1-2, DBH 3-4, Gazteak-Batxiler eta Helduak.
Brancussi margolaritza akademiako ikasleek ikasturte honetan egindako lanak erakutsiko dituzte. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik esposizioa.
Diego Matxinbarrena artistaren lanak erakutsiko dituzte Siglo 20 tabernan, ekainaren 20ra arte. Inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Pintxo batzuk prestatuko dituzte irekiera ospatzeko.