Clown olinpiadak; Eskeiprruna; eta Nire ametsa izango dira antzezlanak. Sarrerek, euro bat.
Hilaren 28 arratsaldeko Sorgin Dantza prestatzen hasteko deia egin du Ttakun Kultur Elkarteak. Eguraldi txarra eginez gero, Sasoetako gimnasioan bilduko dira.
Diego Matxinbarrena artistaren lanak erakutsiko dituzte Siglo 20 tabernan, ekainaren 20ra arte. Inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Pintxo batzuk prestatuko dituzte irekiera ospatzeko.