Erketz dantza taldeak jakinarazi du ekainaren 23ko San Joan bezperako sokadantza prestatzeko entseguak egingo dituela, Garaikoetxea-Landaberri ikastetxean. Asteartero egingo ditu saioak, 19:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duen edonor joan daiteke saioetara.
Muxu magikoa; Mimoa; Kanitxiuaua parkea eta Talentuen lehiaketa. Prezioa, euro bat.
Diego Matxinbarrena artistaren lanak erakutsiko dituzte Siglo 20 tabernan, ekainaren 20ra arte. Inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Pintxo batzuk prestatuko dituzte irekiera ospatzeko.