Euskararen 10. Maratoialdian landatutako bi zuhaitzei plaka bana jarriko diete, lehiaketako irabazle Xuban Urdalleta eta Izaskun Manterolaren esaldiekin.
Euskararen 10. Maratoialdiko une onenekin ikus-entzunezko bat ondu dute Isa Fernandez de Agirre eta Edu Galardi herritarrek. Dokumentala proiektatuko dute, doan.
Maialen Aristegi kantautore lasarteoriatarrak musika emanaldia egingo du Insausti tabernan. Sarrera, doan.
Gauak ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, Euskal Dokumentalen Zikloaren barruan. Sarrerek 6 euro balio dute.
Victoria Chernenko artista ukrainarra akuarela teknikarekin margotutako hainbat koadro erakusten ari da Agora tabernan.