Alboka Abesbatzak kontzertua emango du Luberri koruarekin batera. Lasarte-Oriako taldeak Erdi Aroko eta Errenazimenduko musika lehiaketa batean parte hartuko du apirilean, Arnotegui izenekoan; bertan abestuko duen egitarauaren zati bat aurkeztuko du Donostiako emanaldian.
Euskal Dokumentalen Zikloko bigarren ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, Kuartk Valley. Sarrerek 6 euro balio dute.
Victoria Chernenko artista ukrainarra akuarela teknikarekin margotutako hainbat koadro erakusten ari da Agora tabernan.