Lasarte-Oriako Udalak elkarretaratzea egingo du Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
6 eta 8 urte arteko haurrentzat ipuin kontaketa saioa antolatu dute, doan. Maria Garciak emango du. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jarduera da.
Lasarte-Oriako Udalak datorren urteko Martxoaren 8a iragarriko duen kartela zein izango den iragarriko du. Bigarren eta hirugarren sariak ere banatuko ditu.
Lasarte-Oriako Mugimendu Feminista osatzen duten eragileek manifestazioa egingo dute, Denon bizitzak erdigunean lelopean.
Hilean behin, opera emanaldiak egiten dituzte udalak eta Danok Kide elkarteak. Martxoan Aida proiektatuko dute. Sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute.
Prezioa 29 eurokoa da. Interesa dutenek izena eman beharko dute Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroan.
Victoria Chernenko artista ukrainarra akuarela teknikarekin margotutako hainbat koadro erakusten ari da Agora tabernan.