Karpa informatiboa jarriko du Lasarte-Oriako Udalak, Guztion kontua da! kanpainari buruzko informazioa emateko eta produktuak banatzeko.
Altsasu antzezlana taularatuko du La Dramatica Errante konpainiak. Sarrerek 5,50 euro balio dute.
Bizikidetzarako memoria para convivir erakusketa antolatu du Lasarte-Oriako Bizikidetza Foroak. Azaroaren 2an irekiko ditu ateak, asteartearekin. Euskal Herriko eta Lasarte-Oriako indarkeriaren historia biltzen du, eta hilabete osoan zehar ikusgai egongo da. Ekimenaren xedeak ugariak dira: herriko biktimak "bere pluraltasunean" aintzat hartzea, terrorismoaren eta indarkeriaren ondorio sozial eta pertsonal larriak ezagutaraztea eta onartzea, eragindako kaltearen aitorpenean oinarritutako memoria kolektiboa eraikitzea, eta herritarrek konpromisoa hartzea giza eskubideen urraketen aurrean. *Larunbatetan 11:00etatik 13:30era irekiko dute.
Etxebizitzaren problematika klase ikuspegitik jardunaldia antolatu du Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak. Hitzaldiak Biteri Kultur Etxean egingo dituzte.