Okendo Zinema Taldeak First cow filma ikusteko aukera eskainiko die herritarrei. Sarrerak salgai daude dagoeneko, kultur etxeko leihatilan, 5,50 euroren truke.
DravetTzari erakusketak ateak zabalduko ditu. Gero Axular Kultur Taldeak eta Apoyo Dravet elkarteak elkarlanean sortu duten proiektua da, eta Dravet sindromeaz kontzientziatzea eta kultura inklusiboa sustatzea ditu helburu. Ia hilabete amaierara arte izango da jarduera bisitatzeko aukera.