Agata deunaren eguna ospatzeko, herriko hainbat talde oles egitera aterako dira herriko kale, auzo eta baserrietatik. Eztarriak gogoz abesteko sano dituztela erakutsiko dute guztiek kopla kantuan: 10:00etatik 12:00etara, Landaberri ikastolako HH3 eta LH2 maila arteko haurrek deunari ederki abestuko diete erdialdeko kaleetan, betiere eguraldi ona egingo balu. 15:00etatik aurrera, Landaberri ikastolako LH6 mailako haurrak Garaikoetxea eraikinetik atera eta kaleetatik barrena ibiliko dira kantuan. 18:00etan, Erketz EDTko kideak herrian zehar eta baserrik alituko dituzte haien ahotsekin. Erketzen lokalean hasiko dira. 18:00etan, Zabaleta Auzolan elkarteak auzoko kaleetan eta baserrietan egingo du oles, Antonio Blas plazan hasita. 18:30ean, Xumela korua, Earra bertso eskola eta herriko txistulariak kaleak eta tabernak girotuko dituzte. Jalgi tabernan hasiko dira.
Zorione Méndezen Marrak erakusketa ikusgai izango da otsailaren 11ra arte.
| Otsaila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | |