2020/02/04 Egun osoa

Jaia

Santa Eskea

Santa Eskea
Lasarte-Oria

Agata deunaren eguna ospatzeko, herriko hainbat talde oles egitera aterako dira herriko kale, auzo eta baserrietatik. Eztarriak gogoz abesteko sano dituztela erakutsiko dute guztiek kopla kantuan:

10:00etatik 12:00etara, Landaberri ikastolako HH3 eta LH2 maila arteko haurrek deunari ederki abestuko diete erdialdeko kaleetan, betiere eguraldi ona egingo balu.

15:00etatik aurrera, Landaberri ikastolako LH6 mailako haurrak Garaikoetxea eraikinetik atera eta kaleetatik barrena ibiliko dira kantuan.

18:00etan, Erketz EDTko kideak herrian zehar eta baserrik alituko dituzte haien ahotsekin. Erketzen lokalean hasiko dira.

18:00etan, Zabaleta Auzolan elkarteak auzoko kaleetan eta baserrietan egingo du oles, Antonio Blas plazan hasita.

18:30ean, Xumela korua, Earra bertso eskola eta herriko txistulariak kaleak eta tabernak girotuko dituzte. Jalgi tabernan hasiko dira.