Espien eguna, Tomax pailazoaren abentura berria ikusi ahalko dute etxeko txikiek. Sarrera, 3,80 euro. Tomax eta Muxi zigortuak daude larunbatean ikastolan. Han ohar bat aurkituko dute: “andereño Koro bahitu dugu”. Hortik aurrera izugarrizko abentura izango dute andereño Koro aurkitzeko: espiekin harremanetan jarri, erreskatea ordaindu… Horretarako Tomaxek bere etxera joango beharko du txerritxo kutxaren bila, arriskuz betetako bidai batean; ikasgelako armarioak bakarrik mugituko dira; itzal misteriotsuak agertu eta haurren laguntzarekin kodigo sekretua deszifratu beharko dute.
Gabonetako Haur Parkea irekiko da. Oriako pilotalekuan eta Zabaletakoan ere gunea izango da. Sarrera, 1 euro. Egitaraua Udal webgunean.
Presoen ipuinak erakusleihotan ekimenari hasiera emango zaio. Presoek haurrentzat idatzitako ipuinak erakutsiko dira hainbat erakusleihotan. Harresi Guztien Gainetik taldeak antolatua.
Eguzki Areto Futbol taldeak Gabonetako V. Areto Futbol txapelketa antolatu du. Hiru mailatako txapelketa izango da: benjamin, alebin eta infantil.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |