2019/12/26 19:00etan

Antzerkia

Espien eguna antzerkia

Espien eguna antzerkia
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Espien eguna, Tomax pailazoaren abentura berria ikusi ahalko dute etxeko txikiek. Sarrera, 3,80 euro.

Tomax eta Muxi zigortuak daude larunbatean ikastolan. Han ohar bat aurkituko dute: “andereño Koro bahitu dugu”. Hortik aurrera izugarrizko abentura izango dute andereño Koro aurkitzeko: espiekin harremanetan jarri, erreskatea ordaindu… Horretarako Tomaxek bere etxera joango beharko du txerritxo kutxaren bila, arriskuz betetako bidai batean; ikasgelako armarioak bakarrik mugituko dira; itzal misteriotsuak agertu eta haurren laguntzarekin kodigo sekretua deszifratu beharko dute.