Taloak egiten ikasteko tailerra egingo da Amaraun Klubeko gaztetxoekin. Heldu batek lagunduta joan behar dute haurrek. Bi saio egingo dira, bata 17:00etatik 18:30era eta bestea 18:30etik 20:00ak arte. Izena ematea 943 371 448 edo 695 785 392 zenbakietan, aisia@ttakun.eus eta Ttakunen bulegoan egin daiteke.
Pello Añorgak aurtengo ipuin kontalari saioei amaiera emango die. 4 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako saioa izango da.
Lasarte-Oriako Irakurle Txokoko kideek Aintzane Usandizaga herritarraren Kabitu ezina ipuin bilduma aztertuko dute. Idazlearekin solasean aritzeko tartea izango dute.