Gazteek Alarma Morea taldearen kontzertuaz gozatuko dute. Solasaldia ere izango da. Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko egitarauko ekimena da.
Pintxo bidearen zazpigarren edizioa antolatu du Aterpea merkatari elkarteak. Parte-hartzaileak: Araeta Sagardotegia, Yolanda taberna, Txartel kafetegia, Buenetxea kafe-taberna, Arkupe taberna, Lasarte taberna eta Eguzki taberna.
Oiasso kamerata boskoteak Danok Kideren XV. Musika Topaketei hasiera emango die.
Okendo Zinema Taldearen eskutik Gracias a Dios filma eskainiko da. Jatorrizko hizkuntzan gaztelaniazko azpidatzizkiekin. Sarrera, 5,50 euro.
Jalgi Kafe antzokiak zinema-rock gaua antolatu du. Lehen saio honetan, Lou, dantzan jo take, oinak lehertu arte dokumentala eskainiko dute. 2012 urtean zendutako Lou Olangua abeslariaren bizitzan oinarritutako lana da. Olanguaren gertukoak ziren lagun eta musikarien hitzek eta garai hartako irudiek musikariaren bizitzaren barrena eramango dituzte ikusleak. 80ko hamarkadan Olangua euskal rockean lehen emakume abeslarietakoa izan zen. Humedecidos, OK Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslaria zen. Punk, rock-and-rolla eta euskalbillya ziren taldeek jorratutako estiloak. Baina ahotsa baino askoz gehiago zen. Taula gainean, probokatzailea zen bai estetikarengatik, bai jarrerarengatik ere. Dokumentala Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio hirukoaren lehen lana da. Zarauzko Udaleko Daniel Txopitea bekari esker egin ahal izan dute. Aurtengo urtarrilean Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdian eskaini eta ikusleen saria jaso zuen.
Nuestros cuerpos, territorios diversos erakusketa jarri dute. Azaroaren 30era arte egongo da ikusgai. Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko egitarauko ekimena da.
Jose Luis Elexpe Pelex-en Ideiak iztartzen erakusketa ikusgai izango da, abenduaren 16a arte. Aurkezpena azaroaren 16an, 20:00etan egingo da.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |