Ama Guadalupeko Extremadura etxeak Txerri hiltzearen IV. jaia antolatu du: 10:30ean, Txerria zatitzea, txorizo eta odolki tailerra eta ogi-mami dastaketa. 14:30ean, herri bazkaria. 16:00etan, karaokea. 21:30ean, herri afaria. Bazkarietako tiketak Extremadura etxean eskuragarri.
Txantxo jantzien ikastaroa egingo da. Lastozko txapela eta oihal zaharrak eraman behar dira. Izena ematea, kultura@ttakun.eus helbidean egin behar da.
Txalo produkzioak Rita antzezlana eskainiko du. Sarrera, 5,50 euro. Antzezlan honetan, Unibertsitateko heziketa-eredu eta konbentzio guztiak hausten dituen irakasle mozkorti eta anarkiko bat ageri da. Irakaskuntzarako dituen arau eta pauta guztiak hankaz gora joango zaizkio, herri txiki bateko neska bat bere klaseetara apuntatzen denean.
Bertso afari literarioaren edizio berria antolatu du Lasarte-Oriako Literatura txokoak. Maialen Lujanbio, Ane Labaka eta Uxue Alberdi izango dira bertsotan. Oier Guillanek jarriko ditu gai literarioak. Afarirako txartelak agortuak daude.
CIMASUB-ean 2018an aurkeztu ziren argazki hoberenen erakusketa ikusgai dago.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |