2019/02/16 20:00etan

Antzerkia

Rita antzerkia

Rita antzerkia
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Txalo produkzioak Rita antzezlana eskainiko du. Sarrera, 5,50 euro.

Antzezlan honetan, Unibertsitateko heziketa-eredu eta konbentzio guztiak hausten dituen irakasle mozkorti eta anarkiko bat ageri da. Irakaskuntzarako dituen arau eta pauta guztiak hankaz gora joango zaizkio, herri txiki bateko neska bat bere klaseetara apuntatzen denean.