Udaberri Festara gonbidatu dituzte herritarrak

Txintxarri Aldizkaria api 30, 18:29 Kultura

Egun osoko egitaraua iragarri du ILBE Iñigo de Loiola Bizilagun Elkarteak maiatzaren 4rako. Udaberri Festa ospatuko dute, eta askotariko adin eta gustuei zuzendutako jarduerak aurrera eramango dituzte. Iñigo de Loiola kaleko plaza izango da ekimena aurrera eramango duten leku nagusia, baina, horrez gain, Juan de Garay, Pintore, Pablo Mutiozabal, Geltoki, Zapategi eta Hipodromo etorbidea ere hartuko ditu ospakizunak

Federiko Krutwig idazle eta politikariari buruz jardungo dira gaur, Antonio Mercero aretoan

Txintxarri Aldizkaria api 30, 08:00 Kultura

Federiko Krutwig idazle eta politikariaren dokumental biografiko bat, pertsona horretan oinarritutako 'Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen' liburuaren aurkezpena eta solasaldia aurrera eramango ditu Krutwigen Lagunak taldeak gaur Antonio Mercero aretoan, 19:00etatik aurrera. Bertako kide diren Baleren Bakaikoa eta Oskar Arantzabalek gidatuko dute ekitaldia.