Aurten ere ez du Udaberri Festak hutsik egingo

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 22a, 12:10

Egun osoko egitaraua iragarri dute Iñigo de Loiola kaleko bizilagun elkarteak maiatzaren 4rako. Udaberri Festa ospatuko dute, eta askotariko adin eta gustuei zuzendutako jarduerak aurrera eramango dituzte. Arestian esan bezala, Iñigo de Loiola izango da ekimena aurrera eramango duten leku nagusia, baina, horrez gain, Juan de Garay, Pintore, Pablo Mutiozabal, Geltoki, Zapategi eta Hipodromo etorbidea ere hartuko ditu ospakizunak

Giro ona, haurrentzako jolasak, erraldoi eta buruhandiak, pintxo-potea, paella jan herrikoia, bingoa, koktelak, musika eta opari asko. Hori guztia eta gehiago izango dute bertaratzen direnek datorren maiatzaren 4an, Iñigo de Loiola inguruan. Halaxe jakinarazi dute Udaberri Festaren antolatzaileek, eta, noski, gogoan izan dituzte hori guztia aurrera eraman ahal izateko laguntza eman dietenak:  dendak, tabernak, enpresak eta Lasarte-Oriako Udala Lasarte-Oriako udala. Hala, ohartarazi dute jaiari ekarpenak egiteko modua zein izan daitekeen; festa zapia eros dezakete herritarrek saltoki eta tabernetan. 

Hau da antolatzaileek aurkeztu duten egitaraua: 

  • 10:00etatik 11:30era: Diana. Trikitixa Ankoker auzoan zehar.
  • 11:00etatik aurrera: Pintxo potea, izakinak amaitu arte.
  • 11:00etatik 13:00etara: Haurrentzako jolasak babesleen sariekin.
  • 11:30etik 13:00etara: Erraldoiak eta buruhandiak, Lozet elkartearen eskutik.
  • 11:30etik 14:00etara: Kilkerband txaranga kaleetan zehar.
  • 12:00etan: Bizkotxo lehiaketa. Ordu horretarako lehiaketan parte hartu nahi duten bizkotxoak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek Iñigo de Loiolako plazan. Sari banaketa 13:00etan egingo dute.
  • 14:30ean: Paella jan herrikoia. Txartelak Iñaki tabernan eros ditzakete interesdunek, 10 euroren truke..
  • 16:30ean: Bingoa.
  • 18:00etan: Dantzak, salsa, merenge, eta abar.
  • 16:30etik aurrera: Koktel barra, Yon Pavon Cocktail Events-en eskutik. 
  • 19:00etatik aurrera: Dj Karpinekin, festa amaiotu arte.