Nor gara

Txintxarri aldizkaria Lasarte-Oriako herri aldizkaria da. 1993. urteko urriaren 1ean atera zuen lehen zenbakia, helburu finko batekin: Lasarte-Oria euskalduntzeko tresna izateko. 25 urte pasa dira, eta xede berarekin lan egiten du hedabideak, Ttakun Kultur Elkartearen babespean. 

Lasarte-Oriako etxe eta denda guztietara iristen da DOAN. Astean behin, ostiraletan kaleratzen da, euskara hutsean. 8.000 ale banatzen dira.