Ttakun Kultur Elkartea 1991ko azaroaren 16an jaio zen, euskal kultura eta euskararen normalizazioa Lasarte-Orian errotzeko eta bultzatzeko asmoz. 30 urteren buruan sekulako dimentsioa hartu du eragileak, sortzaileek imajina zezaketena baino handiagoa.
GurasoLekuko familiek festa giroan itxiko dute ikasturtea

Txintxarri Aldizkaria api 26 Euskara

GurasoLeku egitasmoan parte hartu duten familien biltoki izango da herriaren erdigunea maiatzaren 14an, asteartearekin. Egun horretan ikasturtea ixteko festa bat aurrera eramango dute partaideek, Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarlanean prestatu duten egitarauko jardueretan parte hartuta. Hauek izango dira: musika, dantza, askaria, talde argazkia eta diploma banaketa. 17:00etan hasiko dira.