Urtz taldearen disko berria Zabaldu ateak zozkatuko dugu TXINTXARRIko irakurleon artean.
1988an Pasaian sortutako taldearen estudioko zortzigarren diskoa da. Hamar abestik osatua eta 2018an grabatua. Pello Ramirez txelo jotzailearen eta Alex Sarduy abeslariaren kolaborazio berezia izan dute. Rock estiloa nabari da, baina sonoritate berritzaileak atzematen dira taldekide berrien ekarpenari esker.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.