Oporretako argazki lehiaketa


Lehiaketako argazkiak


Argibideak

Oporretatik bueltan zara? Mendira, hondartzara, kanpinera edo hotelera joan zara? Zortekoa zu! Argazki politak atera badituzu oporretan, TXINTXARRIk argazki lehiaketa prestatu du.

Baldintzak: argazki originala izatea (hau da, norberak egindakoa) eta gehienez hiru bidali daitezke.

Parte hartzeko azken eguna irailaren 12a, igandea. Bildutako argazki guztiak webgunean ikusgai jarriko ditugu eta irakurleok onena zein den bozkatzeko aukera izango duzue. 

SARIA: ALDIKA produktu sorta bat irabaziko du boto gehien jasotzen dituenak. https://www.aldika.com/aldika.html

Animatu eta bidali!