Filomenak zuriz estali zaitu? Lasarte-Oriara ez du elur maluta bakar bat ere ekarri, baina inguruko herrixka eta mendi asko zuriz estali ditu eta elurraz gozatzeko tartea hartu duten herritarrak ugari izan dira.
Zu ere joan al zara elurrarekin jolastera? Jaurti al diozu senide edo lagunari elur bolarik?
TXINTXARRI aldizkariak Filomena argazki lehiaketa jarri du martxan! Zuen elurretako argazkiak ikusi nahi ditugu, eta, lehiaketa guztietan bezala, honetan ere sari bat izango dugu bozka gehien lortzen dituzten argazkiaren jabearentzat! Oraingo honetan, sari eder eta goxo bat irabazteko aukera izango duzue; Avenida Tabernako patata tortilla eder bat!
Baldintzak: argazki originala izatea (hau da, norberak egindakoa), Gipuzkoako leku elurtuetako argazkiak bakarrik onartuko ditugu eta gehienez hiru bidal daitezke.
Hortaz, zuen argazkiak TXINTXARRI-ko web atarian sortu dugun
https://txintxarri.eus/lehiaketa/1610446348502 edo 646 824 466 whatsapp zenbakira bidali ditzakezue zuen argazkiak. Urtarrilaren 24ra arte jasoko ditugu! Urtarrilaren 25etik 31ra izango duzue bozkak emateko aukera eta bozka gehien jasotzen dituen argazkiaren egilea izango da irabazlea.
Animatu eta zorte on!