Saxofoiekin gozarazi diete entzuleei

Txintxarri Aldizkaria

Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako saxofoi ikasle talde batek 'Zumarte Sax' emanaldia egin du Jalgi Kafe Antzokian. Hamahiru abesti ezagun jo dituzte Aritz Ostolaza irakaslearen zuzendaritzapean. Hiru urte daramatzate elkarrekin eta denborak ondutako harreman estua erakutsi dute eszenatokian.

Aritz Ostolaza, Alazne Begiristain, Ion Vega, Maitane Rebe eta David Gutierrezek osatutako boskoteak girotu zuen ostiral iluntzea Jalgi Kafe Antzokian. Hiru urte daramatzate elkarrekin jotzen eta saxofoiaz gozatzen, eta hori bera eragin zuten parean zituzten dozenaka entzuleengan: gozamena. Hamalau piezako errepertorioa jo zuten eta horietako bakoitza amaitzerakoan publikoaren txaloak jaso zituzten.

  • Ghostbusters
  • Rasputin
  • Close your eyes
  • La vida es bella
  • The last of the mohicans
  • Eleanor Rigby
  • Yesterday
  • Por una Cabeza
  • Quizás, quizás 
  • Libertango
  • Bohemian Rapsody
  • Eso que tú me das
  • Happy
  • Viva la vida