2026/11/27 20:00 - 23:30

Zinema

40. urteurrenaren ospakizuna

40. urteurrenaren ospakizuna
Kultur etxea eta Jalgi Kafe Antzokia, Lasarte-Oria

Ospakizuna 20:00etan hasiko da, Manuel Lekuona Kultur Etxean; David Pérez Sañudok zuzendutako Sacamantecas filma erakutsiko dute. Hitzordu horretan, gainera,. zuzendaria bera izango da, eta, proiekzioaren ostean, ikusleekin solasaldia egingo du. Horrela, bertaratzen direnek filmaren nondik-norakoak eta sormen prozesuaren xehetasunak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Sacamantecas filma ikusteko sarrerek 6,10 euroko prezioa dute, bai leihatilan, bai sarean erosita. Horiek aldez aurretik eskuratutzeko honako web ataria erabil dezakete interesdunek: tickets.kutxabank.es.

Film proiekzioaren eta solasaldiaren ondoren, ospakizunak Jalgi Kafe Antzokian jarraituko du eta lasarteoriatarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaileek. Horiek aurrera duten informazioaren arabera, aipatu lokal hori zinema munduan inspiratutako apaingarriekin girotu dute, eta DJ batek filmetako abestiak eta soinu bandak jarriko ditu; mokadutxoak ere izango dira.

Hitzordu hori mozorro festa ere izango da, izan ere, antolatzaileek zinemarekin edo filmekin lotutako mozorroak janztera deitu dituzte herritarrak; jakinarazi du zinemako pertsonaia klasikoetatik hasi eta gaur egungo filmetako protagonistetaraino, edozein proposamen izango dela ongietorria. Hori horrela, irudimena erabili eta ospakizunean modu "original eta dibertigarrian" parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.