33. Jaiotzen Lehiaketa iragarri du Danok Kide Guraso Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria

Abenduaren 17an eta 18an aurkeztu beharko dituzte lanak interesdunek, eta sari banaketa ekitaldia, berriz, abenduaren 26an izango da Antonio Mercero aretoan

Danok Kide Guraso Elkarteak 2026ko Gabonetako XXXIII. Jaiotzen Lehiaketa antolatu du. Egitasmo horretan banaka edo taldeka parte har dezakete, eta partaide bakoitzak ezin izango du lan bat baino gehiago aurkeztu. Lanak abenduaren 17an eta 18an jasoko dira, eta horien guztien sari banaketa ekitaldia abenduaren 26an izango da Antonio Merceroko aretoan; ondoren, aurkeztutako jaiotzak Muebles Azpeitian eta San Pedro Parrokian egongo dira ikusgai.

Parte hartze mailak eta sariak

Lehiaketan lau kategoria izango dira parte hartzaileen adinaren arabera, eta honako sariak banatuko dituzte horietako bakoitzean: 

  • A kategoria (6 urtetik 9 urtera): lehen saria 70 eurokoa eta diploma izango da, eta bigarren saria 50 eurokoa.
  • B kategoria (10 urtetik 13 urtera): lehen saria 80 eurokoa eta diploma izango da, eta bigarren saria 60 eurokoa.
  • C kategoria (14 urtetik 17 urtera): lehen saria 100 eurokoa eta diploma izango da, eta bigarren saria 70 eurokoa.
  • D kategoria (18 urtetik gorakoentzat): lehen saria 130 eurokoa eta diploma izango da, eta bigarren saria 100 eurokoa.

Horrez gain, lehiaketan aurkeztu eta onartutako lan guztiei 15 euroko saria emango zaie. Halaber, antolatzaileek jakianrazi dute epaimahaiak sariak hutsik utzi ditzakeela haien maila egokia ez dela irizten badu. 

Lehiaketaren arauak eta entregatzeko epea

Aurkeztuko beharreko jaiotzek gehienez 80 x 60 zentimetroko neurria izan behar dute, oinarri sendo batekin eta irudiak horra ondo lotuta egon behar dute; hori hala ezean, antolatzaileek ez dituzte onartuko. Gainera, aurreko urteetan aurkeztutako jaiotzak ez dira lehiaketa honetarako hautagai izango. Banaka edo taldeka parte har daiteke, baina parte hartzaile bakoitzak (banaka edo taldeka) ezin izango du lan bat baino gehiago aurkeztu. Bestalde, partaide bakoitzari gutun azal itxi bat gehitu behar zaio eta honako datuak bildu behar ditu horrek. Kanpoaldean parte hartzailearen adina idatzi behar da, eta barruan, berriz, izena eta telefono zenbakia. Jaiotzak 2026ko abenduaren 17an, ostegunarekin, eta abenduaren 18an, ostiralarekin entregatu beharko dira Danok Kide elkartearen egoitzan, hau da, Blas de Lezo Kalea, 11-13 beheko solairuan, 17:00etatik 19:00etara.

Sari banaketa eta erakusketa

Sari banaketa ekitaldia 2026ko abenduaren 26an, larunbatarelin aurrera eramango da. Eguerdian izango da eta Atonio Mercero aretoan. 

Ostean, saritutako jaiotzak Muebles Azpeitian jarriko dituzte ikusgai, Blas de Lezo kaleko 1. zenbakian. Gainerako lanak, berriz, San Pedro Parrokian, urtarrilaren 7ra arte.