'Pailazo' ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Txintxarri Aldizkaria

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak abenduaren 20an etorriko dira Lasarte-Oriara, Manuel Lekuona Kultur Etxean 'Pailazo' izeneko ikuskizunaren emanaldia egitera. 17:00etan hasiko da. Udaleko Kultura departamentuak jakinarazi du aretoko leihatilan nahiz Kutxabank Sarrerak atari digitalean sarrerak eros ditzaketela dagoeneko herritarrek: 4,10 euro balio ditu horietako bakoitzak.

Kultur etxeko txarteldegiko ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artekoa da.