Saxofoiak ostiralean, The Beatles-i omenaldia larunbatean

Txintxarri Aldizkaria

Psicoacoustic taldeak Jalgin 2024an emandako kontzertua.

Jalgi Kafe Antzokiko kideek bi hitzordu iragarri dituzte asteburu honetarako. Ostiralean, 19:30etik aurrera, Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako ikasleek saxofoi kontzertua emango dute. Eta hurrengo egunean, 19:00etan hasita, Psicoacoustic taldeak The Beatles mitikoen pieza ezagunenak ekarriko ditu herrira.