Inprobisaziotik abiatutako hitzordu alaiak eman dira

Txintxarri Aldizkaria

Santa Zeziliaren harira, hamaika ekitaldi antolatu dira, azken egunotan. Asteburuan, musikaz bete dituzte Lasarte-Oriako kaleak herriko txistulariek eta txarangek. 

 

Txistu soinuek ezustean hartu zituzten lasarteoriatarrak, ostiral arratsaldean. Nahiko presente izan ohi dugu Santa Zezilia eguna, baina erraz ahazten da zein egunetan bizi garen, egunerokoaren anabasarenpean. Sorpresa hartu arren, harrera beroa egin zieten herritarrek musikariei erdigunea musikatzen aritu ziren bitartean. Pare bat orduz jo zuten. 

Txistulariei lekukoa hartuz, herriko bi txarangek hartu dituzte kaleak, igandean; Arranopolak eta Oaintxe in deuk. Batera atera dira bertako kideak musikarien zaindariaren egunean. Ohikoa duten giro bikaina sortu dute.